Gizartea -
Internet
Aurretik lapurtu zizkioten objektuak Ebay atarian erosi ditu
Bi akusatuentzat bi urteko kartzela-zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak. Auzipetuak anaiak dira. Lapurtutako materialak eta erremintek 2.000 euroko balioa zuten.
Erredakzioa
Aurretik lapurtu zizkioten objektuen zati bat berreskuratu du gizon batek Ebay Interneteko atariari esker; izan ere, ustezko bi lapurrak enkantean jarri zuten lapurtutakoa eta horri esker atxilotu ahal izan dituzte.
Gipuzkoako Fiskalak bi urteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuentzat (anaiak dira) lapurketagatik.
2008ko ekainaren 8an izan zen gertakaria; anaia biak Errenteriako garaje batean sartu ziren eta materialak eta erremintak lapurtu zituzten. Lapurtutakoa 2.000 euroko balioa zuen.
''Cash Converter''
Egun batzuk geroago, ekainaren 21ean, ustezko lapurretako batek kalibre digital bat eta diskoak eta mp3 erreproduzitzeko aparatu bat saldu zituen ''Cash Converter'' lokalean, eta 30 euro jaso zituen trukean.
Anaiak ustez webgunean zenbait erreminta salgai jarri zituen, eta biktimak erosi zituen iragarkia ikusi ostean. Ondoren Ertzaintzari abisua eman zion.