Gizartea -
Aurkikuntza Cies uharteetan
Vigon aurkitutako ontzi batek 'Maracaibo'ko altxorra gorde lezake
Pedro Terron 'Kalixti' sagaren egileak aurkikuntzaren berri eman du prentsaurreko kaotiko batean. Terronek eta haren laguntzaileek eztabaida izan dute arkeologoekin eta ikertzaileekin.
Erredakzioa
Santo de Maracaibo ontziaren hondoratzeari buruz ''Kalixti'' saga egin du Pedro Terronek, eta gaur prentsaurrekoa eman du,2004an, Vigoko itsasadarrean aurkitutako ontzia "% 99,9ko" fidagarritasunarekin Maracaibo dela esateko. Ontzia 1702an hondoratu zen.
Aurkikuntzaren berri prentsaurreko kaotiko batean eman dute, izan ere, Terronek eta haren laguntzaileek eztabaida izan dute arkeologo eta ikertzaileekin. Batzuek topatutako ontzia Santo Cristo de Maracaibo dela defendatzen zuten, eta besteek kontrakoa zioten.
Azterketak egiteko baimena lortzen dutenean soilik ziurtatu ahal izango dute, % 100ean, aurkitutako ontzia Santo Cristo de Maracaibo dela, Luis Valero See Hunt AEBetako enpresaren ordezkariak azaldu duenez. Hala ere, "% 99,9ko" fidagarritasunarekin Maracaibo dela adierazi du Valerok. See Hunt konpainiak itsasoetan diren altxorrak bilatzen ditu.
Cies uharteetako zona aztertzeko Ingurumen Ministerioaren beharrezko baimen guztiak zituen enpresak 2004an. Ontzia aurkitu zutenean "koordenatuak" Kultura Ministerioari igorri zizkiotela esan du Valerok.
Kultura Ministerioak, ostera, orain arte aurkikuntzaren berririk izan ez duela azaldu du.