Gizartea -

Nafarroa

Frantziako espeleologo bat harrapatuta dago Añelarrako leize batean

37 urteko frantziarra 200 bat metrotik erori da haitz bat gainean erori ondoren. Orno batean, eskapulan eta sabelaldean zauritu da.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Frantziako espeleologo batek ezbeharra izan du Nafarroako Pirinioetan

0:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko Mendi Erreskate Taldeak (GREIM) dispositibo zabala martxan jarri du, Añelarrako mendiko (Nafarroa) leize batean istripua izan duen espeleologo frantziar bat erreskatatzeko.

37 urteko frantziarra 200 bat metrotik erori da haitz bat gainean erori ondoren. Orno batean, eskapulan eta sabelaldean zauritu da, Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez.

Hala ere, zauritua bere kordean dago eta ez ditu zauri larriak.

Ezbeharraren tokian beste espeleologo batzuk eta mediku bat zain zituen Guardia Zibilak. Bost aditu bertaratu dira erreskate lanak prestatzeko. Leherketa txikiak egiteko beharra baieztatu dute adituek.

Horregatik, Nafarroa, Huesca eta Zaragozako 30 bat guardia zibil daude istripuaren lekuan. Leherketa txikietan adituak Madriletik heldu dira. Era berean, helikoptero bat bertaratu da.

Espeleologoa erreskatatzeko lau lantalde osatu dituztela azaldu dute iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Beste kirol batzuk Mendiko istripuak Mendi kirolak Zer gertatu da gaur Kataluniako Pirinioetan?