Gizartea -

Gipuzkoa

Sutea Ormaiztegiko Irizar lantegian

Dirudienez, pintatzeko kabinan sortu da sua, baina kontrolatzea eta itzaltzea lortu dute berehala. Suhiltzaileen bost kamioi eta anbulantziak bertaratu dira, baina zorionez ez da biktimarik izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalte materialak egin ditu Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Irizar autobus lantegian, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, 11:05ean izan dute gertakariaren berri, eta enpresa hustu behar izan dute eta langile guztiak kalera atera dira.

Dirudienez, sua pintura kabina batean piztu da, baina berehala kontrolatu eta itzali dute bertaratu diren suhiltzaileek. Gainera, anbulantziak ere joan dira, baina zorionez ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea