Gizartea -
Polemika
Lleidak udalaren esparruetan burka erabiltzea debekatu du
Horrela, mota horretako neurri bat hartu duen lehenengo herrian bilakatu da. Bozketak PSC, CiU, PP eta zinegotzi independiete baten aldeko botoak jaso ditu, kontrako bat (ICV) eta bi abstentzio (ERC).
Erredakzioa
Lleidako Udalak aldeko 23 bozekin, PSC, CiU, PP eta zinegotzi independente batenak, kontrako bat (ICV) eta bi abstentziorekin (ERC) onartu du burka eta niqab udalaren eraikinetan erabiltzea debekatzen duen mozioa.
Mozioaren alde eginda, mota horretako neurri bat onartu duen lehenengo udalerri espainiarrean bilakatu da hiriburua.
Mozioaren aurkezpenean txosten juridiko bat erakutsi dute, bertan, belo integrala jantzita Udalaren edozein erakinetan sartzea debekatzen dute; esaterako, haurtzaindegi, pabiloi eta udal-ekipamenduetan.