Gizartea -

Barakaldon

Lagun bat arin zauritu da bere etxe izandako gas-leherketa batean

Ustez gas-ihes batek eragindako eztanda Eguzkiagurre kaleko etxebizitza batean jazo da. Dena dela, ez dute eraikina hustu behar izan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat arin zauritu da Barakaldon (Bizkaia), bere etxebizitzan gas-leherketa jazo ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gertaera Eguzkiagurre kaleko etxebizitza batean izan da, San Vicente auzoan. Txakur bat ere zauritu da eztandan.

Jazoera 16:00ak aldera gertatu da. Dirudienez, gas-ihes batek eztanda eragin du. Etxebizitzaren jabea arin zauritu da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredura txikiak baititu.

Eztandak kalte handiak eragin ditu etxebizitzan, baita ondokoan ere, horma bat behera etorri baita. Horren ondorioz, etxe hartako auzokideak, familia bat bere seme-alabekin, bertatik atera behar izan dituzte, Barakaldo Digital webguneak zabaldu duenez.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Azken hauek gas-hornidura itxi dute, eta eraikina berrikusi. Dena dela, ez dute eraikina hustu behar izan. Udaletxeko arkitekto bat ere bertan izan da, eraikinaren egoera aztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Gizartea bideoak