Gizartea -

Istripua

Nafarroako gizon bat hil da auto istripu batean, Errioxan

Hildakoa Mutiloabeitiko bizilaguna da, 40 urtekoa, eta Castro Urdialesko bizilagun baten autoaren aurka egin du talka, aurrez.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mutiloabeitiko (Nafarroa) 40 urteko gizonezko bat hil da eta Castro Urdialesko beste bat larri zauritu da, horiek gidatzen ari ziren bi autoek aurrez aurre talka eginda, SOS Errioxa zerbitzuak jakinarazi duenez.

Gertaera N-232 errepidean jazo da, 386 kilometroan, Ausejo herrian, lekuko batek Europa Press albiste agentziari esan dionaren arabera.

19:17an, hainbat pertsonak deitu dute SOS Errioxa 112 larrialdietarako zerbitzura, istripuaren berri emateko. Errioxako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako kideak eta Logroñoko suhiltzaileak bidali dituzte bertatik, eta Guardia Zibila jakinaren gainean jarri dute.

Ondoren, errepideetako mantentze-lanetarako kideak bidali dituzte, errepidea garbitzeko, eta hileta-zerbitzuko kideak ere bidali behar izan dituzte, hilotza Errioxako Medikuntza Legaleko Institutura eramateko.

Bi gidariak bakarrik zihoazen autoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Errioxa