Gizartea -
Ezbeharra
Faltzesko entzierroan amildegira erori zen emakumea hil egin da
Biktima, 53 urteko iruindarra, hogei bat metrotik behera erori zen atzo, eta gaur hil da, ospitalean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteartean Faltzesko entzierroan amildegi batetik behera erori zen 53 urteko iruindarra hil egin da. Nafarroako Ospitalera eraman zuten oso larri, eta bertan hil da.
Biktima haitz batera igota zegoen, eta, bigantxak pasatu ondoren, atzean zuen amildegira erori zen.
Faltzesko entzierroaren ibilbidea oso estua eta malkartsua da. Mendia du alde batean, eta amildegia, bestean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea