Gizartea -

Etxeko indarkeria

Emakume bat atxilotu dute, ustez, senarra hiltzeagatik Asturiasen

Emazteak adierazi duenez, labankada bat eman dio senarrarekin borroka bat izan zutenean, gizona etxera mozkortuta heldu baitzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko emakume bat atxilotu egin dute Asturiasen, Poliziari bere 58 urteko senarra hil egin duela adierazi dienean, bien artea borrokan zebiltzala labankada bat eman ondoren, gizona etxera mozkortuta heldu ostean.

Ez dago aurreko tratu txarren salaketarik, baina Poliziaren ustez, agian, emakumeak labankada eman zion jasaten zituen eraso fisiko eta psikikoei aurre eginez.

Emakumeak berak larrialdietako zerbitzuei deitu zien. Berak esandakoaren arabera, sukaldean lanean zebilela senarrak laban bat kednu zion eta borrokan albo batean sartu zitzaion, odol asko isuriz.

Poliziak etxera heldu direnean 27 urteko semea aurkitu dute bertan eta atxilotu egin dute, baina azkenean askatu egin dute gertatutakoan parte hartu ez duela kontuan izanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea