Gizartea -

Zubietako erraustegia

Gurasosek erraustegiaren aurka jarritako helegitea, aurrera

Zubietako erraustegiaren aurkako gurasoen elkarteak azpiegitura horren inguruko erabakitze prozesu parte-hartzailea proposatu, eta Diputazioak eskaera horren aurkako helegitea jarri zuen.

Epaitegiak Gurasos elkarteari arrazoia eman dio
Epaitegiak Gurasos elkarteari arrazoia eman dio
Epaitegiak Gurasos elkarteari arrazoia eman dio

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako epaitegi batek arrazoia eman dio Gurasos Zubietan egitekoak diren erraustegiaren aurkako plataformari, eta atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiak plataformaren eskarien aurka aurkeztu zuen helegitea.

Gurasosek erraustegia egin ala ez erabakitzeko prozesu parte-hartzailea eskatu zuen, Aldundiak ezetza eman zion eta Gurasosek errekurtsoa aurkeztu zuen.

Atzo, asteazkenarekin, epaileak arrazoia eman dio elkarteari, eta orain zortzi eguneko epea du Gurasosek prozesu parte-hartzailea berriro eskatzeko. Elkarteko kideek txalotu egin dute epaia.

Idatziak ez du aferaren funtsaren inguruko ebazpenik ematen; izan ere, Aldundiak Gurasosen helegiteari egozten zion “onartezintasun kausa” ezetsi besterik ez du egin epaileak. Gurasosek helegitea jartzeko erabilitako jardunbidea “desegokitzat” jotzen zuen Aldundiak bere idatzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Ingurumena