Gizartea -

Beti beltzaran egotea

Tanorexia: Eguzkizaleen kopuruak, gora

Babesik gabe eta eguerdi partean eguzkia hartzeko arriskuen inguruko informazioa gero eta anitzagoa den arren, beltzaran egoteko moda errotuegia dago gizartean, eta ondorioz, patologiak sortzen dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beti, neguan ere, beltzaran egoteko nahia obsesio bihurtu da askorentzat. Tanorexia da sindrome horren izena, eguzkiarenganako eta uva izpienganako mendekotasuna, adierazi du Josep Gonzalez Castro Dexeusko Dermatologia Zerbitzuko nagusiak egindako ikerketa batek.

Nahiz eta ispiluak kontrakoa esan, anorexia dutenek beti lodi ikusten diren era berean, beltzaran egotera mendekotasuna dutenek (emakumeak gehienetan) erreala ez den irudia dute euren buruarenganako, azaldu du Gonzalez Castrok.

Babesik gabe eta eguerdi partean eguzkia hartzeko arriskuen inguruko informazioa gero eta anitzagoa den arren, beltzaran egoteko moda errotuegia dago gizartean, eta ondorioz, patologiak sortzen dira.

"Askorentzat uda beltzaran egotea da, baina pertsona urrunago doaz, beti beltzaran egon nahi dute eta azalak ondorioak pairatzen ditu", azaldu du.

Horrelako mendekotasuna duten pertsonen kasuan, psikologo batek erabaki behar du patologia bat den edo ez.

Argazkia: freedigitalphotos.net

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea