Gizartea -

Trafikoa

90.000 ibilgailu espero dira Biriatuko mugan asteburu honetan

Trafiko handiena gaur eta bihar espero da, eta igandera bitarte, 175.000 ibilgailuk zeharkatuko dute Irungo ordainlekua.

Trafikoa. Argazkia: EiTB
Trafikoa. Argazkia: EiTB
Biriatuko mugan auto-ilarak handitzen ari dira

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oporretako itzulera operazioari hasiera eman zaio jada, eta EAEko errepideetan trafiko handia espero da asteburu honetan. Bidegi foru agentziak egindako aurreikuspenen arabera, ostiral honetan 46.800 ibilgailu inguru igaroko dira Irungo ordainlekutik, eta larunbatean 47.000 espero dituzte. Igandera bitartean, 175.000 ibilgailuk zeharkatuko dute Irungo ordainlekua.

Horrenbestez, trafikoa arintzeko asmoz, bederatzi kabina zabalduko dira Irungo ordainlekuan, Frantziako norabidean, eta beste lau, Donostiako noranzkoan. Zarautzen, hamaika ordainleku egongo dira zabalik Frantziako norabidean, eta lau, Bilboko noranzkoan. Beste bi, Zarauzko irteerarako izango dira.

Gaur goizean, AP-8 autobidean, Baionako noranzkoan, hiru kilometrorainoko auto-ilarak egon dira, eta auto-pilaketak zazpi kilometrokoak izan dira Zarauzko ordainlekuan, Irungo norabidean.

Parisko atentatuen ondoren Biriatuko ordainlekua kontrol gisa erabili du Frantziako Poliziak, eta ugariak izan dira horren ondorioz sortu diren auto-ilarak. Honi udako oporraldiko irteera eta itzulera operazioak izan ohi direla gehitu behar zaio, mugan ibilgailu gehien mugitzen dutenak. Hori dela eta, Frantziak Biriatuko ordainlekuan dauden hamar kabinetako zortzi zabaltzeko konpromisoa hartu du.

Ibilgailu bat sutan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ostiral honetan, abuztuak 19, ibilgailu batek su hartu du AP-1eko tunelean, Eskoriatzan (Gipuzkoa), Eibarko noranzkoan.

09:55ean gertatu da, eta errepide horretako 117. kilometroa itxi egin behar izan dute kearen ondorioz. Segurtasun Sailaren arabera, ibilgailua AP-1eko tunelean matxuratu da, eta su hartu du.

Suhiltzaileak heldu direnean, sugarrak itzali dituzte. Errepidea itxi behar izan dute, eta auto-ilara handiak egon dira. 11:20 aldera ireki dituzte errei guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoako albisteak Iparraldea albisteak Gizartea albisteak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Eguneko albisteak