Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emaztea hil du, Sevillan
Poliziari arma zuriarekin hil duela aitortu dio gizonak eta agenteek bikotearen etxean emakumearen gorpua aurkitu dute. Hortaz, egilea atxilotu dute.
Erredakzioa
Gizon batek bere emaztea arma zuriarekin hil du Prunan (Sevilla) eta, ondoren, Guardia Zibilari delitua aitortu dio.
Guardia Zibilak adierazi duenez, gertakaria gaur, goizeko zazpiak aldera izan da Sevillatik ehun kilometrora kokatutako Pruna herriko Algmaitas kalean.
Iturri horiek esan dutenez, biktimak 41 urte zituen eta haren emazteak 35.
Agenteak bikotearen etxera joan dira eta bertan emakumearen gorpua aurkitu dute. Horregatik, senarra atxilotu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea