Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi emakume hil dituzte Sevillan eta Gironan

Emakume bat labankadaka hil du haren bikotekideak kalean Salten (Girona) eta gizon batek arma zuriarekin hil du emaztea Prunan (Sevilla). Usteko hiltzaileek egindakoa aitortu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakume hil dituzte gaur ustez haren bikotekideek Sevillan eta Gironan. Azken honetan, kalean bertan hil du gizon batek haren bikotekidea labankadaka, eta Sevillan, arma zuria erabilita bikotekidea hil duela aitortu dio gizon batek Poliziari.

Sevilla

Gizon batek bere emaztea arma zuriarekin hil du Prunan (Sevilla) eta, ondoren, Guardia Zibilari delitua aitortu dio.

Guardia Zibilak adierazi duenez, gertakaria gaur, goizeko zazpiak aldera izan da Sevillatik ehun kilometrora kokatutako Pruna herriko Algmaitas kalean.

Iturri horiek esan dutenez, biktimak 41 urte zituen eta haren emazteak 35.

Agenteak bikotearen etxera joan dira eta bertan emakumearen gorpua aurkitu dute. Horregatik, senarra atxilotu dute.

Girona

Emakume bat labankadaka hil du gaur goizean haren bikotekideak Salten (Girona) eta Poliziari egindakoa aitortu dio gero.

Doctor Castany kalean jazo da erasoa; gizonak marokoar herritartasuna duen emakumeari eraso egin dio, labana behin eta berriro sartuta.

Salteko polizia-etxera bertaratu da gero erasotzailea eta egindako aitortu die agenteei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea