Gizartea -
Nafarroan
Neskato batek ordu eta erdi igaro du kulunka batean harrapatuta
00:15ean Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetara deitu dute, neskatoa San Adrian udalerriko jolastoki batean harrapatuta geratu ostean.
Agentziak | Erredakzioa
14 urteko neskato batek Foruzaingoaren laguntza behar izan du, San Adrian (Nafarroa) udalerriko jolastoki bateko kulunka batean harrapatuta geratu ostean.
00:15ean, neskato bat kulunka batean harrapatuta geratu dela eta ezin zela bertatik irten jakinarazio dute Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetara egindako dei baten bidez, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Horren berri jasotakoan, Lizarrako Herri Segurtasuneko langileak bertaratu dira, eta zizaila bat erabiliz askatu dute.
Orduan, osasun zentrora eraman dute, mediku batek azterketa egin ziezaion. Dena den, Foruzaingoaren arabera, neskatoak ez zuen zauririk agerian.