Gizartea -

Kantabrian

Bilbotar bat hil da Guriezon izandako auto istripu batean

Hildakoa gidariaren ondoko eserlekuan zihoan istripua izan denean. Gidaria hildako gizonaren anaia da, eta zauri larriak jaso ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko bilbotar bat hil da Guriezon (Kantabria) izandako auto istripu batean. Hildakoa gidariaren ondoko eserlekuan zihoan ibilgailua irauli denean. Gidaria hildako gizonaren anaia da, eta zauri larriak jaso ditu.

Rioseco auzoan bizi den gizon batek etxetik ikusi du Guriezon izandako auto istripua, eta Kantabriako larrialdi zerbitzuetara deitu du, 01:00etan. Istripuaren berri izan bezain pronto, suhiltzaileak, DYAko bi anbulantzia, Guardia Zibila eta larrialdi zerbitzuetako kideak bertaratu dira.

Suhiltzaileek ordu erdi behar izan dute ibilgailu barruan harrapatuta geratu diren bi anaiak ateratzeko, baina 44 urteko bilbotarra hilik atera dute. Besteak zauri larriak jaso ditu, eta Laredoko ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak