Gizartea -
Erriberan
Atxilotuta eskola batean lehergailu mehatxu faltsu bat egiteagatik
Iazko ekainaren 18an jaso zen gertakizuna Erriberan. Atxilotuari desordena publikoa egotzi diote eta urteko kartzela-zigorra ezarri diezaiokete.
Erredakzioa
Nafarroako Erriberako eskola batean lehergailu mehatxu faltsua egiteagatik atxilotu du Guardia Zibilak gizon bat.
Mehatxu faltsua joan den ekainaren 18an egin zuen; eskolan lehergailu batek eztanda egingo zuela iragartzen zuen dei bat jaso zuten eskolan.
Guardia Zibilak mehatxua faltsua zela egiaztatu zuen, baina ikerketa bat zabaldu zuten gertakizunaren nondik norakoak argitzeko.
Joan den asteburuan atxilotutako J. L. D. D., 29 urteko gizonari desordena publikoa egotzi diote eta urteko kartzela-zigorra ezarri diezaiokete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea