Gizartea -

Tafalla eta Puiu arteko sutea

Egonkortu badute ere, sutea kontrolatu ezinda jarraitzen dute

Suhiltzaileek garrak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanean jarraitzen dute. Ostegunean piztutako suak ia 4.000 hektarea artean kiskali ditu.

Tafallako suteak ia 4.000 hektarea kaltetu ditu. Artxiboko argazkia: EFE
Tafallako suteak ia 4.000 hektarea kaltetu ditu. Artxiboko argazkia: EFE
Tafallako suteak ia 4.000 hektarea kaltetu ditu. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den ostegunaz geroztik ia 4.000 hektarea kiskali dituen sutea kontrolatu eta itzali ezinda jarraitzen dute Nafarroan. Foru Gobernuak jakinarazi duenez, Tafalla eta Puiu arteko sutea egonkortuta dago eta gauean ez da sua berpiztu, baina suhiltzaileek garrak kontrolatzeko lanean jarraitu dute.

Nafarroako Foru Gobernuko iturriek ohar bidez jakinarazi dutenez, atzo lanean aritu zen suhiltzaile talde bera arituko da gaur lanean eta behar denean aireko laguntza izango dute.

Atzo arratsaldean suhiltzaileetako batek erredura arinak izan zituen besoan, hain zuzen ere, garrak berpiztu ziren toki batean sua itzaltzen ari zela. Halaber, bigarren suhiltzaile bat artatu behar izan zuten begian keak eragindako ondoeza zuelako.

Oraingoz ez dute sua kontrolatzerik lortu. Atzo, eguraldi baldintzen eraginez sua berpiztu zen hainbat tokitan eta suhiltzaileek hegazkinen laguntza behar izan zuten sua itzaltzeko.

Gauean suhiltzaile talde handia aritu da lanean, hain justu, Nafarroako suhiltzaile parke gehienetatik joandakoak. Hala ere, azken egunetan lanean aritu diren Larrialdietarako Unitate Militarretako bi taldeak atzo erretiratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Tafalla Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak