Gizartea -
Aireportuetan
Zigilatutako maletek lapurreta gehiago izaten dituzte
Mundu osoko 150 aireportutan 10.000 bidaiariri inkesta egin die Kontsumitzaileen Elkarteak. Horren arabera, Rio de Janeiroko, Mexikoko eta Almeriako aireportuetan lapurreta gehien egiten dira.
Erredakzioa
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) adierazi du segurtasuna areagotzeko zigilatutako maletak zigilurik ez dutenak (% 0,9) baino lapurreta gehiago izaten dituztela (% 3,4). Horrela adierazi du erakundeak mundu osoko 150 aireportutan 10.000 bidaiariri egindako inkesta batek.
Parte hartu duen % 1ek lapurretaren berri eman dute eta gertakari horiek arruntagoak omen dira Rio de Janeiroko, Almeriako, Lanzaroteko eta Menorkako aireportuetan. Bestalde, bidaien % 7an ekipajea kaltetu dietela salatu dute.
Bestalde, segurtasunari dagokionez, Valladolideko, Zaragozako, Tokyoko eta Municheko aireportuak dira balorazio onena jaso dutenak. Habanakoa eta Moscukoa dira, berriz, segurtasun gutxienekoak bezala aukeratu dituztenak.
Kontsumitzaileen Elkarteak ohartarazi du "segurtasunarekin itsutzeak arriskuaren psikosi bat eragin dezakeela" eta Ameriketako Estatu Batuetan aztertutako kasuekin erlazionatu dute; "baliabide teknikoak izan, batez bestekoaren azpitik kokatu dituzte".