Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gazte bat atxilotu dute Arrasaten, bikoteari sudurra apurtzeagatik

Gauerdiko 0:00etan, pertsona batek Ertzaintzari dei egin zion, Arrasateko Herriko Plazan zegoen emakumezko bati eraso egin ziotela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko gazte bat atxilotu du bart Ertzaintzak Arrasaten, bere bikotekideari jo eta sudurra apurtzeagatik. Biktima osasun zentro batera eraman behar izan zuten, sudurrean jasandako lesioak sendatzeko.

Ohar batean iragarri dutenez, gauerdiko 0:00etan, pertsona batek Ertzaintzari dei egin zion, Arrasateko Herriko Plazan zegoen emakumezko bati eraso egin ziotela, eta ondorioz, lesioak jasan zituela salatzeko.

Bertaratu ziren agenteek bikote bat aurkitu zuten iristean. Emakumezkoak aurpegia eta arropak odolez beteta zituen.

Gizonezkoak ere arropan odol arrastoak zituen eta zenbait urradura zituen gorputzean. Biktima artatzeko anbulantzia bat eskatu eta gertatutakoaz galdetu zioten ertzainek. Ondoren, emakumezkoaren bikotekidea atxilotu zuten genero-indarkeria delitu bat leporatuta.

Antza, bikoteak liskarra izan zuten etxean eta eztabaidan zehar gizonezkoak burukada bat eman zion emakumezkoari; ondorioz sudurra hautsi egin zion. Biktima anbulantziaz eraman zuten Arrasateko ospitalera jasandako lesioak artatzeko.

Ertzaintzak beharrezko egiaztapenak burutu bezain laster jarriko dute atxilotua agintaritza judizialaren esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea