Gizartea -
AEBetako presidenteorde ohia
Al Gore eta emaztea banandu egin dira 40 urte ezkonduta egon ostean
Posta elektronikoz erabakiaren berri eman du bikoteak. Bill Clintonen gobernuan (1993-2001).presidenteorde izan zen Al Gore.
Erredakzioa
Al Gore AEBetako presidenteorde ohia eta Tipper emaztea banandu dira 40 urte ezkonduta egon ostean, Politico Washingtongo egunkariak gaur jakitera eman duenez.
Posta elektronikoz erabakiaren berri eman du bikoteak eta albistea Kalee Kreiderrek baieztatu du. Kreiderrek Al eta Tipper Goreren bulegoan lan egiten du.
"Eztabaida luze baten ostean banantzea erabaki dugula jakinarazten dugu gaur", esaten du mezuak. Adierazpen gehiago egingo ez dutela azaltzen dute mezuan.
Bill Clintonen gobernuan (1993-2001).presidenteorde izan zen Al Gore eta 2007an Bakearen Nobel saria irabazi zuen, Klima-aldaketaren inguruan arreta bereganatzeko egindako lanari esker. 2000n AEBetako presidente izateko hautagai izan zen, baina hauteskundeak galdu zituen. George W. Bushek lortu zuen garaipena.
1970eko maiatzean Tipper argazkilariarekin ezkondu zen Washingtongo Katedral Nazionalean. Lau seme-alaba dituzte eta Tennesseen bizi dira.