Gizartea -
Zirkulazioa
Edanda zihoan, autoa irauli du eta 3 lagun zauritu dira, Villabonan
Ezbeharra 08:30 aldera gertatu da N-1 errepidean, Irungo noranzkoan. Autoa errepidetik irten da eta hiru bidaiariak harrapatuta geratu dira.
Erredakzioa
Auto batek istripua izan du gaur Villabonan (Gipuzkoa) eta gidariak positibo eman du alkohol frogan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Autoa errepidetik irten da 08:30 inguruan, N-1 errepidean Irungo noranzkoan, irauli egin da, eta hiru bidaiariak barruan harrapatuta geratu dira.
Erreskatatu dituztenean, Donostiako Ospitalera eraman dituzte, eta autoaren gidariak baimendutakoa baino alkohol maila altuagoa eman du Ertzaintzak egindako frogan.
Auto-ilarak Donostian
Istripu hori gertatu eta minutu batzuetara, beste istripu bat gertatu da Polloeko tunelean (Donostia), AP-8 autopistan, Bilboko noranzkoan. Hiru ibilgailuk elkar jo dute eta zauriturik izan ez bada ere, hiru kilometrora arteko auto-ilarak sortu dira.