Gizartea -
Jaiak
Antzar Egunak gori-gori jarri du Lekeitio
Eguzkia lagun izan dute aspaldiko jai honetan, eta koadrila gehienek benetako animalia erabiltzen jarraitu dute.
agentziak | erredakzioa
Lekeitioko portua urdinez jantzi da gaur, Antzar Egunaren harira mahoizko arropa soinean bertaratu diren ehunka pertsonekin.
Eguzkipean eta ikusleen txalo artean, 85 koadrilen txalupak poliki-poliki igaro dira zintzilik zegoen antzarraren ondotik.
Hirugarren urtez jarraian, koadrilek hildako animalia bat (80ko hamarkadatik ez dira bizidunak erabiltzen) edo gezurrezko 'antzartek' bat hautatzeko aukera zuten, baina berriz ere, benetako animaliak izan dira erabilienak, 33k bakarrik eskatu baitute plastikozkoa.
Dena dela, lehiaketako irudi ikusgarrienak plastikozko animaliek eskaini dizkigute, tartean Pello Lauzirika "harrapatzailea"renak, bost altxaldi lortu baititu.
Benetako animaliaren aldeko hautua egin dutenek altxaldi gutxiago lortu dituzte, baina batzuek animaliaren lepoa moztu dute, eta hori ere sari preziatua da.
Antzar Egunak Euskal Herri osoko bisitariak erakartzen baditu ere, animalistek ez dute begi onez jotzen animaliak hiltzea erakustaldirako.