Gizartea -

Araba

Arrigorriagako neska bat hil da Laudion, trenak harrapatuta

Areta auzoko geralekutik gertu harrapatu du trenak 19 urteko neskatoa. Ertzaintzaren ustez, istripua izan da.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Laudion trenak harrapatutako neska istripuz hil zen

1:11

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrigorriagako (Bizkaia) 19 urteko emakume bat hil da Laudion (Araba), Areta auzoko geralekutik gertu, trenak harrapatuta, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 17:30 aldera gertatu da, Bilbora zihoan Renferen tren batek neska gaztea harrapatu duenean. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, baina istripua izan dela uste du.

Tren-gidaria Basurtuko Ospitalera eraman dute, nerbio-krisi batek jota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Araba Laudioko albisteak Arrigorriaga Albisteak Tren istripuak albisteak Gorobel magaleko kuadrilla Adif