Gizartea -

Sutea

Lau edukiontzi kiskali dira Zumarragan sute baten ondorioz

Iñigo de Loiola kalean izan da sutea, eta bertan aparkatuta zeuden bi auto eta eskola bateko fatxada ere kaltetu dira.

Iñigo de Loiola kalean izan da sutea. Argazkia: eitb.eus
Iñigo de Loiola kalean izan da sutea. Argazkia: eitb.eus
Lau edukiontzi kiskali ditu sute batek Zumarragan

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau edukiontzi kiskali dira goizaldean Zumarragan, sute baten ondorioz. Inguruan aparkatuta zegoen bi autotan eta La Salle Legazpi eskolako fatxadan ere eragin ditu kalteak suak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 03:30 aldera piztu da, Iñigo de Loiola kalean. Segurtasun Sailak zehaztu duenez, lau edukiontzi guztiz kiskalita geratu dira, eta suak kalteak eragin ditu bi ibilgailutan.

Suhiltzaileek itzali dute sua, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zumarraga bideoak