Gizartea -
Iragarpena
Termometroek ia 40 ºC erakutsiko dituzte gaur
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, tenperatura altuengatik.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazkenerako tenperatura altuengatik, eta galerna eta sute arriskua ere izango direla ohartarazi du.
Hala, abisu horia indarrean izango da gaur, asteazkena, muturreko tenperatura oso altuengatik, 12:00etatik 18:00etara. Tenperatura maximoak 34 ºC-ra hel daitezke kostaldean, 38 ºC-ra isurialde atlantikoko barnealdean, 37 ºC-ra iragate-zonan eta 36 ºC-ra Ebroren ardatzean. Halaber, abisu horia ezarri dute enbatagatik 14:00etatik 18:00etara. Gainera, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da bat-batean eta zakar. Haizearen norabide aldaketa mendebaldetik ekialdera hedatuko da kostaldean, eta haize-boladek 50-80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Ondorioz, baliteke tenperatura 8-10 ºC jaistea ordubetean.
Halaber, baso-sute arriskua altua da EAEn, bereziki barnealdean, tenperatura altuagatik eta haizeagatik.
IRAGARPENA
Asteazkenean, goiz-lanbroa izango dugu. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, baina arratsaldean eta gauean behe-hodeiakugarituko dira kantauri isurialdean eta bero-hodeiak barnealdean, eta haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, lehenengo kostaldean eta gero gainerko lekuetan, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, eta maximoak, nabarmen.
Ostegunean, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du, batez ere isurialde atlantikoan; arratsalde-gau partean, atertuz joango da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorren batekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira, eta maximoak, asko.