Gizartea -
Internet
400 bat lagunek hartu dute parte Financial Congressen, Bilbon
Gainera, 500 pertsonak baino gehiagok (gehienak Espainian eta Latinoamerikan) konektatuta jarraitu dituzte 14 hitzaldi eta txostenak.
Erredakzioa
400 bat lagun izan dira gaur, Bilbon, I Financial Congress Digital Meeting 2.0 kongresuan, Espainian egiten den lehenengoa. Bileraren edukiak enpresen mundura (Corporate Day) bideratu dituzte.
''On line'' erregistroek ere jarraipen "masiboa" izan dutela azpimarratu dute antolatzaileek, izan ere, 500 lagun baino gehiagok (gehienak Espainian eta Latinoamerikan) konektatuta jarraitu dituzte gaur aurkeztutako 14 hitzaldi eta txostenak.
Finantza, teknologia berri eta komunikabideen 30 enpresa eta erakundeen laguntza izan du ekitaldiak, eta gaur hasi eta bihar amaituko da. "Finantzen ezagutza zabaltzeko helburua du kongresuak, eta baita erakundeak, enpresak eta partikularrak hurbiltzeko xedea ere", Aitor del Valle kongresuko zuzendariak azpimarratu duenez.
Bertan ziren partehartzaileek eta ''on line'' zirenek txostengileei galdetzeko aukera izan dutela izan da ekitaldiko berritasun nagusia.
50 galdera baino gehiago jaso dituzte antolatzaileek foroan, batez ere Facebook eta Twitter sare sozialen bidez.