Gizartea -
Klima aldaketa
Neguak euritsuagoak eta udak lehorragoak izango dira EAEn
EAEn klima aldaketaren ondorioak aztertzeko ikerketa bat egin du Eusko Jaurlaritzak.
Erredakzioa
Mendeko azken herenean 4 gradu egingo dute gora tenperatura maximoek Donostian, eta 4,7 gradu Gasteizen, klima aldaketaren eraginez, Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.
"K-egokitzen" proiektuaren datuak ezagutzera eman dituzte gaur, Gasteizko Europa Jauregian gaur eta bihar arte egiten ari diren klima aldaketaren jardunaldi batzuetan.
Klima aldaketak eurien beherakada eragingo du; hamarkada bakoitzean % 0,7 behera egingo dute EAEn.
Hala ere, neguak euritsuagok (% 5 eta % 20 euri gehiago) izango dira eta udak lehorragoak (% 30 eta % 50 euri gutxiago) izango dira EAEn.
Era berean, bero-boladak sarriagoak izango dira eta iraupen handiagoa izango dute, ikerketa horren arabera.