Gizartea -

Hondarribiko Alardea

Alardean elkarbizitza bermatzeko bidea elkarrizketa dela dio Emakundek

Elkarrizketa prozesua bultzatzeko deia egin die Izaskun Landaidak Hondarribiko udal ordezkariei.

Iazko Hondarribiko Alardeko irudi bat. Argazkia: EFE
Iazko Hondarribiko Alardeko irudi bat. Argazkia: EFE
Iazko Hondarribiko Alardeko irudi bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko Alardean elkarbizitza, errespetua eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko bidea elkarrizketa dela nabarmendu du Emakundek.

Ostegunean Hondarribian egingo den Alardearen harira hedabideetara bidalitako ohar batean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi duenez elkarrizketak ahalbideko du Alardearen inguruan Hondarribian batasuna berreskuratzea eta haustura soziala gainditzea.

Izaskun Landaidaren esanetan, geroz eta herritar gehiagok eskatzen diote erakunde publikoei soluzioak bilatzeko prozesuan rol aktiboa izatea. Ildo horretan, elkarrizketa prozesua bultzatzeko deia egin die Izaskun Landaidak Hondarribiko udal ordezkariei.

Emakumearen Euskal Erakundearen hitzetan, tradizioek eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko. "Honek ez du tradizioen kontra egitea suposatzen, aberastea baizik, emakume eta gizonei eskubide berdinak emanez", gaineratu du Emakundek.

Emakundeko zuzendaria Hondarribiko udaletxeko arkupetan izango da bihar Ana Alberdi idazkari nagusia lagun duela, Jaizkibel konpainiari babesa ematen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Emakunde berriak Gizartea Eguneko albisteak Hondarribiko alardea azken ordukoa