Gizartea -

Beldur Barik!

Indarkeria sexistaren kontrako ikus-entzunezko lehiaketa abian da

Neska-mutilek jarrera sexisten eta indarkeria matxistaren inguruko gogoeta egitea da ekimen honen helburu nagusia.

2015eko Beldur Barik! edizioaren irudia. Argazkia: EITB
2015eko Beldur Barik! edizioaren irudia. Argazkia: EITB
2015eko Beldur Barik! edizioaren irudia. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beldur Barik! indarkeria sexistaren prebentziorako edizio berria ostiraletik aurrera izango da abian.

Neska-mutilei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketaren lehen edizioa 2009an egin zuten. Ekimena Emakundek antolatzen du, hainbat erakundek lagunduta: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioak; Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza eta Kulturak Sailak; Euskal Herriko Unibertsitateak; eta EITBk.

Lehiaketa berriaren aurkezpena ostiralean egingo dute, 17:00etan, Berangon.

Lanak aurkezteko epea irailaren 9tik azaroaren 9ra izango da. Bi kategoria izango dira: batean, 12-17 urteko neska-mutilak egongo dira, eta bestean, 18-26 urteko gazteak. Banaka, taldeka, ikastetxeka edo elkarteka aurkeztuko ahalko dira lanak.

Iaz, 2.066 gaztek hartu zuten parte eta 316 lan aurkeztu zituzten. Parte-hartzea gero eta handiagoa da urtez urte.

Beldur Barik! programak webgunea dauka eta sare sozialetan ere (Facebook, Twitter, Instagram eta Spotify) kontuak ditu, jende gaztearengana heltzeko.

Neska-mutilek jarrera sexistei eta indarkeria matxistari buruz hausnarketa egitea eta eztabaidatzea da asmoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea bideoak Albisteak