Gizartea -

Ospakizuna

Iruñak lehenengo Zapia eman du Batasunaren Pribilegioaren egunean

Paulina Fernandez, La Mañueta txurro-dendako jabea, izan da Udalak emandako saria eskuratu duena, "kultur eta gastronomia ondareagatik".

Erraldoiak, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunean. Argazkia: Angel Romero
Erraldoiak, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunean.
'Mañueta' txurro-dendako ugazabak 'Iruñeko Pañuelikoa' jaso du

1:12

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaleko ordezkariak, galaz jantzita eta Aranzadiko zinegotzirik gabe, katedralean izan dira Carlos IIIaren mausoleoan lore-eskaintza egiten, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunetan, eta ondoren erraldoiak eta buruhandiak atera dira.

Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen baitan, Joseba Asiron alkateak Iruñeko lehenengo Zapia eman dio Paulina Fernandezi, La Mañueta txurro-dendaren jabeari, "kultur eta gastronomia ondareagatik, eta familiaren negozioa sustatzeko adoreagatik".

Udalean bertan izan da Zapia emateko ekitaldia. Fernandez senideekin eta lagunekin batera joan da, hiriaren ezkutua josita duen zapi gorria eta Mikel Okiñena artista nafarraren eskultura jasotzeko.

Txurro saltzaileak eskerrak eman nahi izan dizkie sendiari, Udalari eta bezeroei, eta azpimarratu du "ohorea" dela "nire Iruñea kuttunaren historiako parte" izatea.

La Mañueta txurro-denda, Mañueta kaleko zortzigarrenean dagoena, Juan Fernandezek ireki zuen 1872ko abenduaren 13an, sarituaren aitonak, eta ordutik etxean egindako txurroak saltzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak