Gizartea -
Atentatu jihadistak
Bahiketei aurre egiteko talde berezi bat sortuko du Ertzaintzak
Jendetza dagoen ekitaldietan eta azpiegitura garrantzitsuekin lotura duten ekintzetan ere esku hartuko du zerbitzu bereziak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak zerbitzu espezializatu bat sortuko du aurki, atentatu jihadistei eta bahiketei erantzuteko.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, jendetza dagoen ekitaldietan eta azpiegitura garrantzitsuekin lotura duten ekintzetan ere esku hartuko du zerbitzu bereziak.
Talde horrek EAEko hiru hiriburuetan izango ditu egoitzak, eta eguneko 24 orduetan izango dira esku hartzeko prest.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea