Gizartea -

Jazoera

Barakaldon gizon bat hil da, leihotik erorita

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gizonezkoak zauri bat zuen, itxuraz, arma zuriz egindakoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa bat ireki du gaur eguerdian Barakaldoko bere etxebizitzako lehoitik barneko patiora erorita hil den 36 urteko gizonezko baten heriotzaren gainean. Antza, gizonezkoak zauri bat zuen, itxuraz, arma zuriz egindakoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, hasierako datuen arabera, biktima Arana kalean dagoen pisu bateko leihotik barneko patio batera  jausi da goizeko 12:20 aldera, eta hil egin da erorketaren ondorioz.

Horrenbestez, Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du jazoeraren nondik norakoak argitze aldera, eta autopsiaren emaitzaren zain dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Gizartea bideoak Eguneko albisteak