Gizartea -

Jazoera

Bi pertsona atxilotu dituzte Barakaldon, 42 autori kalteak egiteagatik

Atxilotuetako bat adingabea da. Gertatutakoaren aurrean, akusazio publiko gisa aurkeztuko dela jakinarazi du Barakaldoko Udalak.

Hainbat autok kalteak izan dituzte Barakaldon. Argazkia: EiTB
Hainbat autok kalteak izan dituzte Barakaldon. Argazkia: EiTB
Hainbat autok kalteak izan dituzte Barakaldon. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu goizaldean, horietako bat adingabea, ekintza bandalikoak egitea leporatuta, ustez Murrieta kalean zeuden 42 ibilgailuri kalteak egin baitizkiete, Udalak jakinarazi duenez.

Ohar berean jasotzen denez, Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da, erantzukizunak eskatzeko "eta egileengan legearen indar guztia erori dadin".

Goizaldean, 04:45 aldera, Barakaldoko Udaltzaingoak abisu bat jaso du, bi gazte Murrieta kalean aparkatuta zeuden autoetan kalteak eragiten ari zirela jakinarazteko. Lekukoek emandako deskripzioei esker, agenteek Sestaoko bi bizilagun atxilotu dituzte. Poliziak ikerketa abiatu du, inguru horretan konorterik gabe aurkitu eta Gurutzetako Ospitalera eraman duten hirugarren pertsona batek horiekin zerikusia ote duen.

Guztira, 42 ibilgailu kaltetu dira: kristalak eta atzerako ispiluak apurtuta zituzten, eta kapotak eta sabaiak, mailatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea