Gizartea -

"Geroa landuz"

Ehunka lagun bildu dira Euskal Eskola Publikoaren jaian, Amurrion

Isabel Celaak parte hartu du Eskola Publikoaren 19. jaialdian. Renfek tren zerbitzua indartu du herri arabarrera heltzeko erraztasunak emateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Eskola Publikoak 19. jaia ospatu du Amurrion. "Geroa landuz" lelopean egin den festak, 8 gune izan ditu. Hip hop musika, tailerrak, kale-ikuskizunak, antzerkia, kontzertua, kirol-gunea eta haurrei eskainitako guneak izan dira, besteak beste.

Ehunka lagunek parte hartu dute jaialdian, eta ekintza ezberdinen bidez ingurugiroa babesten saiatu dira.

Hainbat agintari politiko ere hurbildu dira Amurrioara, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua haien artean.

Celaak adierazi duenez, bere Sailak eskola publiko "anitza eta indartsuagoa" lortu nahi du "datozen aldaketetan lehena izan dadin, haien artean, eredu ekonomikoaren aldaketa, teknologien modernizazioa, hizkuntza edo balioak".

Programa

Ekitaldiak zortzi gunetan banatu dituzte, informazioa, janari salmenta, musika, tailerrak, antzerkia, kalejira eta beste hainbat ekintza eskainiz.

Musika Bizardunak-en, From Lost to the river-en eta Sokaideren partez izan da arratsaldean.

Renfek tren zerbitzua indartu du herri arabarrera heltzeko erraztasunak emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea