Gizartea -
Etxeko indarkeria
Emakume bat atxilotu dute Getafen bikotekidea hiltzeagatik
Emakumeak bertsio kontraesankorra eman dio hasieran Poliziari, baina azkenean hilketaren egilea izan dela onartu du. Hildakoak bi zigor aurrekari zituen tratu txarrengatik.
Erredakzioa
46 urteko emakume bat atxilotu egin dute Getafen (Madril) Poliziari bere bikotekidea, 47 urteko gizon bat, labankadaz hil egin zuela eta gorpua bere etxebizitzako terrazan zegoela onartu ostean.
Emakumeak berak adierazi dio Poliziari bere bikotekidea hilda zegoela. Haien etxebizitzara zenbait agente eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira, baina gizonaren heriotza baieztatu besterik ez dute egin. Labankada sakona zeukan bularraren gainean.
Hasieran emakumeak gertatutakoaren bertsio kontraesankorra eman duen arren, azkenean berak hil egin zuela onartu du.
Hildakoak bi aurrekari penal tratu txarrengatik eta trafikoaren segurtasunaren kontrako delitu bat zituen.
Emakumea atxilotuta dago eta epailearengana eramango dute Poliziak galdeketa egin ostean.