Gizartea -
Malaga
Mafia errusiar-georgiarreko buruzagia atxilotu dute Marbellan
Zakhar Kniazevich Kalashov fidantzapeko askatasun egoeran zegoen dirua zuritzeagatik. Georgian kartzela-zigorra du zain ere.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Espainiako mafia errusiar-georgiarreko buruzagia atxilotu egin du Marbellan (Malaga), Auzitegi Nazionalak aginduta.
Atxiloketa agindua martxan jarri dute, Georgiako agintariek estradizioa eskatu ostean, bere jatorrizko herrialdean zain duen kartzela-zigorra bete dezan.
Kalashov fidantzapeko askatasun egoeran zegoen epaiaren zain, 2009. urtean, mafiako beste bost kiderekin batera, epaitu ostean dirua zuritzeagatik.
Kalashov aske zegoen orain arte, iragan apirilean Auzitegi Nazionalak Korrupzioaren Kontrako Fiskaltzak askatasuna kentzearen eskakizuna ukatu ostean.
Epaiketan Fiskaltzak 12 urte eta bi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen kapitala zuritzea eta dokumentuak faltsutzea leporatuta.