Gizartea -
Bahiketa Nafarroan
Lau atxiloketa Teruelen, Tuteran adingabe bat bahitzeagatik
Antza, 15 urteko neskatoa indarrez sartu zuten furgoneta batean eta ihesari eman zioten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak lau gizonezko atxilotu ditu Villastarren (Teruel), ustez adingabe bat bahitzeagatik Tuteran.
Antza, 15 urteko neskatoa indarrez sartu zuten furgoneta batean eta ihesean joan ziren. Biktimaren gurasoek Foruzaingoa ohartarazi zuten eta Guardia Zibilak bilaketa dispositiboa abiarazi zuen.
Bi ordu geroago topatu zuten furgoneta, Teruelgo Vilastar herrian. Neskatoa egoera onean zegoela egiaztatu eta ustezko lau bahitzaileak atxilotu egin zituzten.
Adingabeak atxilotuetako batekin harreman sentimentala ote zuen eta, gurasoen borondatearen kontra, etxetik ihes egiteko konbentzitu ote zuen ikertzen ari dira orain.
Ikerketa Teruelgo 3. instrukzio epaitegiaren esku geratu da. Atxilotuak karguekin aske utzi dituzte. Legez kanpoko atxikitzea eta bahiketa egozten diete.