Gizartea -

Ama, atxilotua

Haurtxoa autoan utzi zuen talasoterapiara joateko, Donostian

Donostiako Fe pasealekuan aparkatutako auto batean negarrez zegoen haurtxoa erreskatatu zuten suhiltzaileek. Bere ama, bitartean, talasoterapiako zentro batean zegoen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat atxilotu dute Donostian bere haurtxoa autoan utzita, talasoterapiako zentro batera joateagatik, Gipuzkoako hiriburuko Udalak gaur aditzera eman duenez.

Gertaera iragan ostiralean jazo zen hiritar batek Udaltzaingoa ohartarazi zuenean. Donostiako Fe pasealekuan aparkatutako auto batean hilabete gutxiko haurtxo bat negarrez zegoela esan zien.

Bertaratutako patruila batek ume negarrez zegoela eta autoko ate guztiak itxita zeudela baieztatu zuen.

Agenteek ez zituzten gurasoak aurkitu eta suhiltzaileei deitu zieten autoa ireki eta haurtxoa atera ahal izateko.

Handik gutxira, gertuko talasoterapia batera joateko haurtxoa autoan utzi zuen ama aurkitu zuten Donostiako udaltzainek. Orduan, emakume atxilotu eta polizi-etxera eraman zuten.

Umea onik zegoen eta familiaren ardurapean utzi zuten, zehaztu du Donostiako Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea