Gizartea -

Fenomeno astronomikoa

Ilargi-eklipsea izango dugu ostiralean

Ilargi-eklipsea 18:53an hasi eta 22:50ean bukatuko da. Euskadin ikusgai izan arren, antzemateko zaila izango da, ez baita oso fenomeno deigarria.

Ilargi-eklipsea hodeien artean. Argazkia: Alberto Zorrilla.
Ilargi-eklipsea hodeien artean. Argazkia: Alberto Zorrilla.
Ilargi-eklipsea hodeien artean. Argazkia: Alberto Zorrilla.

N.B | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean, 2016ko azken gertakari atmosferikoa izango dugu. Ilbetean, ilargi-eklipsea Europan, Afrikan, Australian eta Pazifiko zati handi batean izango da ikusgai.

Ilargi-eklipsea 18:53an hasi eta 22:50ean bukatuko da. Eklipsearen zenita 20:52an izango da, ordu horretan sartuko baita Ilargia Lurraren ilunantz edo penunbran. Euskadin ikusgai izan arren, antzemateko zaila izango da, ez baita oso fenomeno deigarria. Ilargi-eklipse osoa ikusteko, 2018ra arte itxaron beharko dugu.

ZER DA ILARGIAREN ILUNANTZ-EKLIPSEA?

Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatzen denean gertatzen da ilargi-eklipsea, eta ilbetean bakarrik gerta daiteke, garai horretan kokatzen baita Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean. Hori horrela, penunbrako eklipsea ez da ilargi-eklipse osoa edo partziala bezain ikusgarria. Osoan ilargia erabat estali egiten da eta partzialean kolore gorrixka hartzen du.

ZER IKUSIKO DUGU?

Iragarpenen arabera, Ilargiaren iluntze txikia ikusgai izango da. Ilargi-eklipseak ikusteko ez da inolako babes neurririk hartu behar.

Eclipse lunar. nerea-ayarzaguena-aguirre

Ilargi-eklipsea. Argazkia: Nerea Ayarzaguena.

2017AN EGUZKI EKLIPSE OSOA IZANGO DA

2017an Eguzkiaren ezkutatze osoa izango da. Abuztuaren 21ean, 20:30 aldera, ikusgai izango da Espainiatik, Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean jartzen denean.

UDAZKENAREN HASIERA

Udazkena irailaren 22an heldukoa da, 16:21 aldera. Egun horretan, ekinozioa indarrean sartuko da, eta egunak eta gauak iraupen berbera izango dute; 12 ordu, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Eguraldia argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Ilargi eklipseak