Gizartea -

Bidaiak

EAEko 52.000 adinekok bidaiatuko dute aurten Imsersorekin

Gaur hasi dira bidaiak saltzen hiru lurraldeetan. Nafarroan, larunbatera arte itxaron beharko dute.

EAEko 52.000 adinekok bidaiatuko dute denboraldi honetan Imsersorekin. Argazkia: EiTB
Imserso. Argazkia: EiTB
EAEko 52.000 adinekok bidaiatuko dute denboraldi honetan Imsersorekin. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 52.000 adinekok bidaiatuko dute aurten Imsersoren (Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutua) bitartez. Ostegun honetan hasi dira bidaiak saltzen EAEn, eta bihar eta etzi ere salduko dituzte. Nafarroan, larunbatean (irailak 17) abiatuko dute salmenta, eta astelehenean (irailak 19) eta asteartean (irailak 20) jarraituko du.

Hiru egun horietan, plaza eskuratu dutenek bidaia-agentzietara jo beharko dute erostera.

Guztira, 1,35 milioi plaza izango dira eskura Estatu osoan. Bi dira programaren xedeak: "adinekoei turismoa egiteko aukera ematea" eta "turismo sektorea bizirik mantentzea".

Bidaiak, urritik aurrera

Iaz polemika izan zen, uharteetara joateko bidaien salmenta ohi baino beranduago hasi zelako, liskar administratibo baten ondorioz. Aurten, ez da halakorik espero. Imsersoren arabera, urriko lehen hamabostaldian hasiko dira bidaiak.

Programa honi esker, gune turistikoetara prezio merkean joateko aukera dute adinekoek.

Aurreko urteetan bezala, toki hauetara joateko bidaiak izango dira: kostaldea (Andaluzia, Murtzia, Valentzia eta Katalunia), barnealdea (kultura arloko bidaiak, naturarekin lotutakoak, erkidegoetako hiriburuak eta Ceuta eta Melilla) eta uharteak (Kanariak eta Balearrak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskadi argazkiak EAE Gizartea albisteak Albisteak Bidaiak 2023 Euskadiko adinekoak