Gizartea -

Hegaldiak

EAEk sei aire-bide berri izango ditu udan

Dubrovnik (Kroazia), Brusela (Belgika) eta Romako (Italia) nazioarteko aireportuekin eta Mallorcakoarekin eta Jerezekoekin lotura izango du udan Euskadik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegaldi hauek uztailaren 23an hasi eta irailaren 5era arte jardungo dira EAEn. Hegaldi berri horietatik hiru Dubrovnik, Roma eta Jerezekin lotuko dute Bilbo; beste bi helgaldik Hondarribiako aireportua lotuko dute Brusela eta Mallorcakoarekin, eta seigarren bat Gasteizko aireportua eta Mallorcakoa lotuko ditu.

Udan EAEn jarduten diren Air Nostrum konpainiako beste helgaldiekin bat egiten dute sei aire-bide hauek, besteak beste, Bilbo eta Mallorca eta Madeira (Portugal) lotzen dituenak. Era beran, ohiko aire-bideak mantentzen dira: Madril, Bartzelona, Alacant, Valentzia, Sevilla, Santiago, Vigo eta Coruña hiriak EAEko aireportuekin lotzen dituztenak.

Bilbotik Jerezerako joan-etorriko txartelak 69 euro balioko dute; Bilbotik Dubrovnikera 149 euro joan-etorria eta 77 euro Hondarriabia eta Gasteiztik Mallorcarako joan-etorria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea