Gizartea -

Ezbeharra

Emakume bat larri zauritu da Laukizen, auto batek harrapatuta

Ssangyong ibilgailu batek 46 urteko emakume bat harrapatu du Gatikara bidean zihoanean. Biktima Gatikako bizilaguna da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat larri zauritu da gaur, BI-3709 errepidean, Laukiz (Bizkaia) parean, Herrizaingo Sailak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.

Bestalde, beste istripu bat izan da Bedian (Bizkaia) eta bi lagun zauritu dira, euren pronostikoa erreserbatua delarik.

Laukizko ezbeharra 12:45ean jazo da. Ssangyong ibilgailu batek 46 urteko emakume bat harrapatu du Gatikara bidean zihoanean. Biktima Gatikako bizilaguna da.

Bigarren istripua 15:45ean jazo da Bediako bidegurutzean, N-240 errepidean. Bi kamioik eta bi autok talka egin dute eta bi lagun zauritu dira. Ibilgailuak kendu arte errepidea erabat itxita egon da eta bi noranzkoetan auto-ilara garrantzitsuak eragin ditu ezbeharrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea