Gizartea -

AUTO ISTRIPUA

Hiru pertsona hil dira Donibane Garazin, auto-istripuan

D-918 errepidean gertatu da ezbeharra, Baionako noranzkoan. Auto batek kontrola galdu du, eta aurrez aurre jo du kontrako norabidean zetorren anbulantzia bat. Hiru pertsona hil dira istripuan.

Donibane Garazi
Donibane Garazi
Hiru lagun hil dira Donibane Garazin zirkulazio-istripu batean

0:32

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira Donibane Garazin (Behe Nafarroa), gaur goizean, izandako auto-istripuan. D-918 errepidean izan da ezbeharra, 11:30 inguruan, Baionako noranzkoan.

Auto batek kontrola galdu du, eta aurrez aurre jo du kontrako norabidean zetorren anbulantzia bat. Autoko gidaria eta kopilotua eta anbulantzian zihoan pertsona bat hil dira istripuan.

Frantziako Poliziak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Istripua Larragan (Nafarroa)

Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri (70 urteko Larragako bizilagun bat). Ezbeharra goizeko 10:00ak pasata jazo da, NA-132ko errepideko 17,8 kilometroan, Larragan.

Gertakari berean, kolpe anitz jaso ditu 74 urteko kopilotuak, eta hura ere ospitalera eraman dute, baina kideak baino zauri arinagoekin.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Iparraldea berriak Donibane Garazi Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroa Beherea