Gizartea -

Irailaren 21etik aurrera

% 80ko gutxieneko zerbitzuak, Bizkaiko zahar-etxeetako grebarako

Eusko Jaurlaritzak % 60tik % 80ra igo ditu Bizkaiko zahar-etxeetan, irailaren 21etik aurrera deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuak.

Zahar-etxeak. EITB
Zahar-etxeak. EITB
Zahar-etxeak. EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak % 60tik % 80ra igo ditu Bizkaiko zahar-etxeetan, irailaren 21etik aurrera deituta dagoen grebarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak.

Gutxieneko zerbitzuak gehitzeko Jaurlaritzaren aginduaren aurkako helegitea jarriko duela jakitera eman du gaur ELA sindikatuak. Izan ere, "sektoreko langileen gehiengoaren grebarako eskubidea bertan behera uzten" duela esan du ELAk.

Zahar-etxeetako "erabiltzaileen eta langileen egoera ez diela arduratzen argi utzi dute" Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Besteak beste, 35 orduko lanaldia, soldata igoera "duina", hobekuntzak baja eta baimenetan eta lan-kargak berrikustea eskatzen dute zahar-etxeetako langileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Eguneko albisteak