Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat larri zauritu du bikotekide ohiak A Coruñan

Erasotzaileak emakumeari aurpegian tiro egin dio, baina printzipioz bere bizitza ez dago arriskuan. Gertakariak Albert Camus kalean jazo dira eta emakumearen bikotekide ohiak ihes egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat larri zauritu da arratsaldean, A Coruñan, ustez bikotekide ohiak aurpegian tiro egin ostean, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez. Bikotekide ohia magrebtarra da eta ihes egin du.

Emakume zauritua ospitale batera eraman dute, baina printzipioz bere bizitza ez dago arriskuan.

Gertakariak Albert Camus kalean jazo dira, itsas pasealekutik gertu. Tiro egin ostean erasotzaileak ihes egin du, eta ordutik Polizia bilatzen ari da.

Erasoa gertatu den tokira anbulantzia bat bertaratu da, bertako bizilagunek abisua eman ostean. Emakumea artatu eta ospitalera eraman du anbulantziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea