Gizartea -

Epaiketa aurten hasiko da

Fiskalak 12 urteko zigorra eskatu du 'Prestige'ren kapitainarentzat

Halaber, 2.233 milioi euroko kalte-ordainak ere eskatu ditu, 2002an ontzia hondoratu zenean sortutako marea beltza dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 12 urteko kartzela zigorra eskatu du Prestige-ren kapitainarentzat (Apostolos Mangouras greziarra), 2002an ontzia hondoratu zenean sortutako marea beltzak egindako kalteak direla eta.

Galiziako Auzitegi Gorenaren iturriek iragarri dute Ministerio Publikoaren eskaria, atzo amaitu baitzen aldeek eskaerak aurkezteko epea. Epaiketa aurten bertan hasiko da, seguru asko.

Fiskaltzak 2.233 milioi euroko kalte-ordainak ere eskatu ditu. Dena dela, eskaria handitu egingo duela ohartarazi du.

7 urteko kartzela-zigorra eta bost urterako gaitasungabetzea eskatu du Fiskaltzak Mangourasentzat ingurumenaren kontrako delituak egotzita.

Era berean, babestutako gune naturalaren kontrako delituagatik 5 urteko kartzela-zigorra eskatu dute.

Mangourasen abokatuak azaldu duenez, "absoluzioa" eta "errugabetasun-presuntzioa" eskatuko du.

Epaiketa Coruñan hasi daiteke hilabete batzuk barru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea