Gizartea -

Ordenantzaren aldaketa

Txakurra paseatzera ateratzeko ordutegia zehaztuko du Bilbok

Udalak, halaber, "kalean utzitako animalien hondakinak biltzearen beharraz" sentsibilizatzeko kanpaina abiatzea aztertuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udala mahai gainean jarri du maskoten "aisialdia errazteko" ordutegi bat jartzea. "Haur eta adindun gehien dauden ordutegitik kanpo" parkeetan eta berdeguneetan ateratzeko proposatu dute.

Denok aho batez onartzen baldin badute, Udalak egungo ordenantza aldatu beharko du. Ordutegi horren ezarpena "maskotak, une oro, jabeen kontrolpean egotea" du xede eta "arriskutsutzat jotzen diren animaliak kanpo utziko lituzkete".

Bilboko Udalak, halaber, "kalean utzitako animalien hondakinak biltzearen beharraz" sentsibilizatzeko kanpaina abiatzea aztertuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea