Gizartea -

Maria Villarren hilketa

Hurrengo egunetan ekarriko dute Mexikotik Maria Villarren gorpua

Emakume getxotarra duela egun batzuk hil zuten Mexikon, bahituta egon ostean. Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidentearen loba da eta orain hiru urtera arte Getxon bizi zen.

Maria Villarrek taxi bat hartu zuen leku honetan, bahitua izan baino lehen. EFE
Maria Villarrek taxi bat hartu zuen leku honetan, bahitua izan baino lehen. EFE
Angel Maria Villarren ilobaren gorpua aurkitu dute Mexikon

2:04

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Villarren gorpua haren senideen esku utzi dute Mexikoko agintariek. Beraz, datozen egunetan Euskal Herrirako bidea hartuko dutela espero da, baieztapen ofizialik ez badago ere.

Imanol Landa Getxoko alkateak bere atsekabea adierazi du, gaur, Maria Villar Galazen bahiketa eta hilketagatik, Mexikon. Maria Villar Getxokoa zen eta bertan bizi zen orain dela hiru urtera arte.

Landak prentsa-oharrean jakitera eman duenez, bere elkartasuna adierazi nahi die Maria Villarren senideei.

Maria Villar Galaz Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren presidente eta, orain dela gutxira arte, UEFAren jarduneko presidente izan denaren loba da.

Maria Mirasol deitutako komunitate batean, Santiago Tianguistencon, aurkitu zuten, hondakin-uren artean, eskuak lotuta eta oinak kateatuta zituela, eta poltsa bat buruan zuela, hilda.

Maria Villar Galaz irailaren 13an bahitu zuten, taxi bat hartu eta gero, Santa Fe inguruan, Mexikoko IBMren bulegoen aurrean, bere lantokian, eta egun bat geroago hil zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Delituak Bahiketak argazkiak Gizartea bideoak Mexiko Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Krimenak azken ordukoa