Gizartea -
Kontsulta
Epaile batek bertan behera utzi du Basauriko kontsulta
Epaileak kontuan hartu du Estatuko Abokatutzak kontsultaren aurka aurkeztutako inpugnazio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko epaitegi batek bertan behera utzi du igandean San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxe zaharberritzeko proiektuari buruz igandean Basaurin egitekoa zen kontsulta, Udalak jakinarazi duenez.
Epaileak kontuan hartu du Estatuko Abokatutzak kontsultaren aurka aurkeztutako inpugnazioa, baina ez du aztertu galdeketa legezkoa den edo ez. Horren ildotik, kontsulta egin ondoren emaitzak baliogabetzeak ekar lezakeen "frustrazioa" saihesteko hartu du erabakia epaileak.
Andoni Busquet alkateak azaldu duenez, Udalak "bete" egingo du araudia. Nolanahi ere, debekuaren atzean “arrazoi politikoak” daudela iritzi dio.
Horregatik, debekua "Udalaren eta auzokideen autonomiaren aurkako erasoa" dela salatu du.
Udalak epailearen autoaren aurka helegitea aurkeztea aztertuko du, baina, "epe arazoak direla eta", ezinezkoa izango da jada kontsulta igandean egitea.